Itxi

Faktoria

Castillo Suarez

'Poesia ulertu beharrik ez dago, emozioa da'

Castillo Suarez idazlea izan dugu 'Faktoria'n; hark sortutako 'Iparraldeko neska' blogak saria jaso baitu 'Blogetan!' lehiaketan.

  • 14:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azkue Fundazioak antolatutako 'Blogetan!' lehiaketan saritu dute Castillo Suarez idazlea; hobeki esanda, hark gidatzen duen 'Iparraldeko neska' bloga saritu dute kultura kategorian. Berria egunkariaren ataritik du sarbidea blogak, eta idazlearen literatura ulertzeko moduari eutsita, oso bisuala da. 'Faktoria'n zorionak eman dizkiogu.

Poesia dosiak eskaintzen dizkigu blog honek, eta Castillo Suarezek berak aitortu digunez, "egunero dosi bat, gehitxo" litzateke, "poesiak, gezurra badirudi ere, pentsatzeko bidea" ematen duelako. Gehienetan beste autore batzuen hitzak ekartzen ditu Suarezek bere blogera, eta kontatu digunez, "poesia trinkoa" da irakurleek gehien estimatzen dutena. Blogetik jasotzen dituen iruzkinetan, hala ikusten du berak; memoria historikoa eta poesia trinkoa direla zaleei gehien interesatzen zaiena. Pasadizo bat ere kontatu digu; 30etik gora urte atzerrian bizi izan den pertsona batek, bere poesia bat buruz ikasita, hasi eta buka errezitatu ziola.