Itxi

Faktoria

Neska kementsua

Carmen Altuna, une gogorrenetan ere bizitzari irribarre

14 urte zituenetik gaitz larri batek jota, bi birika trasplatatu eta urtebetera izan dugu 'Faktoria'n Carmen Altuna gaztea. Bizitza lezioa eman digu.

  • 16:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

14 urterekin gaixotasun arraroa atzeman zioten Carmen Altuna donostirrari Arteritis Takayasu izenekoa. 'Faktoria'n izan dugu, eta bizitza lezioa eman digu. "13 bat urterekin neumoniak harrapatzen nituen, eta 3 bat hilabete irauten zidaten. 14 urterekin urgentzitara joan behar izan nuen eta, azkenean, han aurkitu zuten: Nire gorputzak uste du gaixo nagoela eta eraso egiten dit". Arteriak ditu kaltetuak. "Izan daiteke begiko arteria, giltzurruna… nik denetan dut zerbait, odola eta koagulazioa zaindu behar dut baina kaltetuenak biriketako arteriak dira".

Gaitzarekin bizi da harez gero. Baina horrek ez dio eragotzi bizitzari irribarre egitea. "Uste dut naizen bezain positiboa naizela gaitz hau egokitu zaidalako 14 urterekin", esan digu. Oxigeno motxila eramaten hasi zen 18 urterekin, eta iraupen bat zeukan motxilak, bi ordu terdikoa. Ondoren pare bat urte gurpildun aulkian ere egin zituen arnas faltagatik ezin zuelako ibili. Baina, hala ere parte hartu du Donostiako Piratak taldean, Kortxoenean... "Ez nuen gaixo bat soilik izan nahi, ikusi nuen banuela parte hartzeko aukera eta on egin dit".

Gaitzak okerrera eginda, iaz Santanderren bi biriken trasplantea egin zioten. Trasplantetik urtebetera Birika Fest ospatu du lagun eta ingurukoekin, "bizitzan gauzak ospatu behar direlako". Etorkizunera begirako planak eta bizi ikuskera ezin interesgarriagoa eskaini dizkigu Carmen Altunak 'Faktoria'n egin diogun elkarrizketan.

elkarrizketan.