Faktoria
Bigarren edizioa
Ikergazte, euskal ikertzaileen topagune
Ania Ibargurenek bihar aurkeztuko du bere ikerketa Iruñean, Ikergazteren jardunaldietan. 200 bat ikerlari bilduko dira gaur hasi eta ostiral arte UEUk antolatzen dituen jardunaldietan.
-
23:18 min
Euskarazko ikerketan gazte ugari dabil eta hori ikusgarri egiten du Ikergaztek. Ania Ibarguren da adibideetako bat. Noaingo oilategi konpostagailuaz egin du ikerketa Ibargurenek. 30 hilabeteko jarraipena egin dio. "Auzokonposta sistema bat da baina oilategi batekin uztartuta", azaldu digu 'Faktoria'n.
"30 familiak parte hartzen dute, modu boluntarioan, eta apuntatzen dute zenbat hondakin organiko botatzen duten. Organikoa uztearen truke arrautzak eramaten dituzte". Ikerketarekin frogatu dutena azpimarratu digu Ibargurenek. "100 pertsonaren bio hondakinak dira, kantitate handia beraz, eta ikusi dugu hondakin horiek guztiak guk geuk kudeatu ditzakegula zabortegira edo erraustegira eraman gabe".
Ingurumena, osasuna, giza zientziak... gai ugari izango dira egunotan Iruñean euskal gazte ikerlarien eskutik.
larien eskutik.