Itxi

Faktoria

Testigantza

Mikel Korkostegi, gor izatetik entzutera

Gaitz batek jota, txikitan galdu zuen entzumena Mikel Korkostegik. 40 urte zituenean inplante koklearra delakoa jartzeko ebakuntza egin zuen; bera izan zen EHn horrelako inplante bat jartzen lehena.

  • 12:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaitz batek jota, txikitan galdu zuen entzumena Mikel Korkostegik. Hainbat audiofono erabili arren, nekez entzun zezakeen ezer. 40 urte zituenean inplante koklearra delakoa jartzeko ebakuntza egin zuen; bera izan zen Euskal Herrian horrelako inplante bat jartzen lehena. Orain, 25 urte gerago, beste belarrian egin du ebakuntza bera. 'Faktorian' bere esperientziaren berri jaso dugu gaur.

Mikelen testigantzaz gain, Xabier Altuna Mariezcurrena doktorearen hitzak ere jaso ditugu. Bera izan zen, hain zuzen, bigarren ebakuntza egin zion doktorea. Hark azaldu digu ebakuntza ez dela zaila, baina teknika zehatza beharrezkoa dela. Pertsona gor batentzat entzumena berreskuratzea mirari batekin alderagarria omen da, baina hori lortzeko prozesua erraza ez dela ere argitu digu.

Mirari Perez Gaztelu doktorea foniatra da eta Gipuzkoako Pertsona Gorren Familien Elkartean (Aransgin) dihardu lanean. Berak gogoratu digu entzuteko gaitasuna nola eskuratzen dugun gizakiok, eta entzumena galduta izan ezkero, hau berreskuratzeko prozesuaz ere mintzatu da.

 

tu da.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia