Itxi

Faktoria

Miren Garate

'Ekaitzaren zipriztinak': krisiaren biktimak Atik Zra 20 kontzeptutan

2008an hasitako krisi ekonomikoak utzitako biktimen testigantzak bildu ditu Miren Garatek. 'Faktoria'n izan dugu kazetari azpeitiarra.

  • 16:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Krisiari lotutakoak, sarri, makroekonomia terminoetan geratzen badira ere, Miren Garatek ez du azterketa ekonomikoa egin nahi izan Ekaitzaren zipriztinak liburuan; "ekonomiari buruz jakin beharrik ez dago liburua ulertzeko, jendeak lehen pertsonan nola bizi izan duen jaso dut", esan digu 'Faktoria'n. Hala, alfabetoko 20 hizki aukeratu, eta hizki bakoitzari lotutako kontzeptu banarekin antolatu du liburua. 2008an hasitako krisi ekonomikoak utzitako biktimen testigantzak bildu ditu kazetari azpeitiarrak.

"Kontu hain delikatuak izanda, asko harritu nau, testigantzak uste baino errezago topatzeak. Banuen beldurra, baina jendea oso prest topatu dut". Ez ditu kasu dramatikoenak bildu, eta ohiko profiletik urruntzen direnak ekarri ditu lanera. Elkarteek asko lagundu diotela kontatu digu.

Kasu bat aipatzearren, dibertsitate atalean jaso duen emakumezko transexualarena: elektrikaria da, eta gizon itxura izan duen bitartean lanik falta izan ez zaion arren, ebakuntzaren ondoren langabezian ibili da.

 

li da.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia