Itxi

Faktoria

Nerabeak eta drogak

'Gurasoek beti prest egon behar dugu kontatu nahi digutena entzuteko'

Garbiñe Agiriano psikologoak seme-alabekin nola hitz egin eta nola jokatu azaldu digu, drogen kontsumoaren inguruko kezka agertzen denean.

  • 13:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Guraso askoren oso intereseko eta kezkarako gaia da: drogen kontsumoa nerabezaroan. Esaterako, gurasoek susma dezakete haien seme-alabak drogatzen direla. Eta orduan, zer egin? Debekatu? Garbiñe Agiriano psikologoak 'Faktoria'n gogoratu digu droga kontsumoa aspalditik dagoela zabaldua gizartean. Hala ere, gaur egungo maiztasun eta kantitateak ez dira inoiz ezagutu. Eta, urte batzuetatik hona, nerabeak ere hasi dira drogak kontsumitzen. Kontsumo hori izan daiteke besteek ere egiten dutelako, taldean onartua sentitzeko... Legezkoak ala legez kanpokoak izan daitezke droga horiek, baina guztiek dute eragina garunean, nahiz eta batzuk besteak baino arriskutsuagoak izan. Drogen eragina ere desberdina izango da hainbat faktoreren arabera: kontsumitzailearen ezaugarriak, kontsumoaren maiztasuna, ingurunea...

Egun, normaltasun gehiagorekin hasi da droga kontsumoa, eta hori oso arriskutsua da. "Gauza gehienak geroz eta gazteago hasten dira", dio Agirianok, "dena hasi da lehenago ematen”. Nerabezaroan bada odolberotasun berezko bat, eta horrek arriskutik gertuago dauden ekintzak eramaten gaitu. Berritasuna, emozio berriak, esperientzia ezberdinak, bilatzen dira, eta ematen du ondorioak ez dituztela neurtzen, oldarkorrak direla. Eta lagunen eragina oso handia da. Gurasoen arauak zalantzan jartzen dituzte... Giza garapenaren une hau ez da erraza. Eta, horregatik, zaila da haiekin gai horiei buruz hitz egitea. Horregatik da garrantzitsua "beti prest egotea kontatu nahi digutena entzuteko". Haien ingurunea ezagutzea ere garrantzitsua da. Haien interes eta iritziak entzuten ditugula eta ulertzen dugula senti dezan. Nerabe izatea ez baita erraza.

z baita erraza.