Itxi

Faktoria

Coaching-a zaldiekin

'Zaldiak hartzen du adierazten dena, epaitu eta kritikatu gabe'

Elantxoben, zaldien laguntzarekin, coach saioak egiten dituzte Bego Aldamizek eta Joseba Muñizek.

  • 19:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bego Aldamizek eta Joseba Muñizek coachingaren irizpide nagusiak jarraitzen dituzte haien saioetan, baina, zaldien sentsibilitate eta izaera bereziak laguntza handia dira bezeroek euren kezkei aurre egin diezaieten. Coachinga laguntza bat da. Gure bizitzan bidegurutzeren batean aurkitzen garenean, gure helburuak lortzeko zailtasunak ditugunean, bidea argitzen lagun diezakegun laguntza bat, hain zuzen ere, Bego eta Muñizek coachek 'Faktoria'n adierazi digutenez.

Zaldiek nola lagun diezagukete horrelako egoera batean? Bego Aldamizek esan digun moduan, gizakiok milaka urteko harremana dugu zaldiekin. Hainbat gauzatarako lagungarriak izan zaizkigu. Eta nabarmendu du sentsibilitate berezia daukala zaldiak. "Animalia hartzailea da zaldia. Bere inguruan gertatzen den guztia hartu eta anplifikatu egiten du bere gorptzarekin", gehitu du. Bezero bat lurjota joaten bazaie, zaldiekin batera egotean, zaldiak gaizki dagoen pertsonaren afektuak islatzen ditu, nolabait esatearren. Animalia, bezeroarekin kontaktuan, lurjota ikusteak, edo urduri, geure buruari galdera egitera behartzen gaitu. Galdera metaforikoak dira. Galdera ez da zergatik dagoen zaldia lurjota, baizik eta zer gertatzen zaion pertsona horri, zaldia lurjota geratzeko.

Zaldiekin coachinga egiteak, besteak beste, harreman afektiboetan erabakiak hartzeko balio du. Barruan daramagun hori ateratzen da saioetan, "zaldiak hartzen du adierazten dena, epaitu eta kritikatu gabe”, gaineratu dute.

gaineratu dute.