Itxi

Faktoria

Euskal pilula birala!

Zazpi urteko segalaria sare sozialetako izarra!

Zalbidian, Euskal Herriko VIII. Sega-ligaxkako lehen saioaren ostean, aritu zen Harri gaztetxoa segan, dotore eta sasoiko. Haren bideoak oihartzun itzela izan du Interneten.

  • Argazkia: Aihoa Mazkiaran

    5:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sare sozialetan bolo-bolo dabilen bideo batekk Facebookn bakarrik 1800 ikustaldi baino gehiago izan ditu. Harri, segalari dotore eta gaztea, Ainhoa Mazkiaran eta Bixente Mitxelenaren semea da, biak ala biak segalari txapeldunak. Hain zuzen ere, Ainhoak, Harriren amak, jarri du semearen bideoa bere Facebooken. Bixente Mitxelenarekin hitz egin dugu 'Faktoria'n, eta bera ere harrituta dago semearen bideoak izan duen oihartzunarekin.

Ederto eta fin ikusten dugu segan Harri, zazpi urteko mutikoa bideoan… Nahiz eta sega ez duen askotan hartzen, haren aitak esan digunez. Baina sega izan edo beste tresnaren bat izan, ez da geldik egoten den mutikoa. Aurrerantzean segan arituko den ala ez, auskalo, baina, behintzat, erabiltzen ikasteak ez dio kalterik egingo.

Ikusi hemen bideoa:

 

true">