Itxi

Faktoria

Euskaraz... disculpen

'Euskaldunon hizkuntza-eskubideak hutsaren hurrengotzat dituzte batzuek'

Xabier Arregi Usurbilgo alkatearekin hitz egin dugu Urbil merkatalguneko zinemetan agertu den afixa dela eta.

  • Argazkia: Unai Larreategi

    4:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sare sozialetan zabaldu den argazkia Usurbilgo Urbil merkatalgunean ateratakoa da; bertako Cinesa enpresaren zinemetan zabaldu den kartelaren argazkia (Unai Larreategik ateratakoa). Bertan, Richard zikoina fillma euskarazko bertsioan emango dutela iragartzen dute eta ondoren 'barkatu eragozpenak' irakur daiteke, guztia, espainolez. Kartela irakurri duenena, Usurbilgo alkate Xabier Arregik, lehendabizi, haserrea sentitu duela kontatu digu 'Faktoria'n eta gaineratu du "Usurbilen urteak dira euskararen aldeko lanketak egiten ari garela, UEMAko kidea da Usurbil. Euskararen presentzia eta erabilera oso handia duen herria, euskararen arnasgunetzat duguna".

Urbileko zinemetan gertatu dena ez dela anekdota hutsa eta "euskaldunon hizkuntza-eskubideak hutsaren hurrengotzat hartzen dituztela batzuk" nabarmendu du. Arregik gogoratu du zinema areto horrek bere film eskaintzaren % 90etik gora erdara hutsez dela, "erdarazko film bakoitzarengatik horrelako afixa bat jarriko balute...".

Gertaera "euskaldunoi iseka egitea eta iraingarria" dela esan digu, eta Usurbilgo Udalak neurriak hartuko dituela. Besteak beste, Hizkuntz-Eskubideen Behatokiari gertatutako jakinaraztea. Arregik gogoratu du, gainera, Urbil merkatalguneak hitzarmena sinatu zuela Udalarekin euskararen normalkuntzan lan egiteko eta afixa horrek ez du betetzen hitzartutakoa.

hitzartutakoa.