Itxi

Faktoria

Kanten barrenak

Akelarreren 'Magaly' ezagunaren inguruko istoriorik hunkigarrienak

Haien alabari Magaly izena jarri dioten Akelarre-zale amorratuekin hitz egin dugu, baita Juanma Labandibar kantaren sortzailearekin ere

  • 12:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bi familia ezagutu ditugu 'Faktoria'n; bietan bada Magaly bat, eta bietan gurasoak Akelarre-zale amorratuak dira. Lehenik, Fruizeko Oihanerekin hitz egin dugu, "Beti akelarrezaleak izan gara" dio. "Nik argi neukan, alaba izanez gero, Magaly izango zela". Gustuko taldeari omenaldia egin eta abalari izen polita jarri zion. Alabak ezagutzen du istorioa eta gustatzen zaio kanta, hala ere, haren ama Oihanek aitortu digunez, gustatu? "izenak ez dio grazia askorik egiten: herriko jendeak ikusten duen bakoitzean kantatu egiten dio".

Arratia eta Tolosako bi Akelarre-zalek ere Magaly jarrio zioten abalari. Gogoratu dute, "nostalgia puntu batengatik eta orijinala zelako, Magaly jarri genion. Oroitzapenak ekartzen zizkigun…". Eta badu istorioak beste bira harrigarri bat ere: "Magalyren jaiotza nahiko 'rokanboleskoa' izan zen. Etxean jaio zen. Horrelakoetan medikua etortzen da umea ondo dagoela ikusteko eta Gurutze Gorrikoak etorri ziren. Anbulantziakoak galdetu zidan ea nongoa nintzen, nire berba egiteko modua ez zela tolosarra-tolosarra…". Arratiakoa zela erantzun zion aita berriak eta orduan anbulantziakoak ez zion ba esan Akelarrerekin soinu teknikari ibilia zela!

Juanma Labandibarrek sortu zuen kanta eta istorio hauek ezagutzeak ikutu egiten dutela aitortu digu. Egia esan, Akelarrez gogoratzean hunkitu egiten da Juanma. Taldean hamaika urtez egon da eta "dena istorio politak" izan direla nabarmendu du.

nabarmendu du.