Itxi

Faktoria

Diseinatzaile gaztea

Eder Aurre: 'Madrilen aurkeztu nahiko nituzke nire diseinuak'

Eder Aurre 23 urteko diseinatzailea da. Austrian, Europako diseinatzaile gazteen txapelketa irabazi berri du, eta Getxo Moda lehiaketan diseinatzaile berriaren saria ere eskuratutakoa da.

  • 15:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaztea izan arren, dagoeneko bost bilduma kaleratu ditu Eder Aurre moda diseinatzaile bilbotarrak; diseinu ezberdinekin osatutako bildumak dira. Hala ere, ezkontzetarako enkarguekin dabil buru-belarri, azken aldian. Neurrira egindako soineko esklusiboak egiten ditu Aurrek, ezkontzetara doazen gonbidatuentzat. 'Faktoria'n esan digu kolore zuria ez dela egokia horrelako kasuetarako, eta ezkontza goizez ospatzen bada soineko motza eramatea hobe dela; gauez, aldiz, luzearekin joatea komeni.

Austrian, Europako diseinatzaile gazteen txapelketa irabazi berri du, eta Getxo Moda lehiaketan diseinatzaile berriaren saria ere eskuratutakoa da. estatuko txapelketan ere parte hartuko du laster. Azaldu digu nolakoa den jantzi bat egiteko prozesua. Inspirazioa bidaietatik edo ikusitako formaren batetik etortzen zaiola esan digu. Ondoren, ideia hori paperean marrazten du. Oihalak Bilbon erosten ditu, eta kolore biziak erabiltzen dituela ere aipatu digu.

Modarako joera etxetik omen datorkio, izan ere, haren amonak ere bazuen josteko ohitura. Cristobal Balenciaga omen da diseinatzaile ororen erreferentea; eta diseinatzaileen jomuga den Civelesen aurkeztu nahiko lituzke bere diseinuak egunen batean.  Hau guztia eta gehiago kontatu digu 'Faktoria'n.