Faktoria
Martin Aranburu
'Kataluniako prozesuaren arrisku nagusia hiruko gobernuaren ahuldadea da'
Artur Masen aholkulariak ez du baztertu Carles Puigdemont Espainiako Kongresura joango ez denik: "Akatsa litzateke ez joatea".
-
7:34 min
Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak atzo Madrilen egindako hitzaldiaren biharamunean, Martin Aranburu Artur Masen aholkulariak 'Faktoria'n azaldu digu Podemosen sostenguaren aukera baliatzea zuela helburu atzoko agerraldiak, "behin eta berriz elkarrizketarako aukera zabalik dagoela erakusteko". Alde horretatik, ez du baztertu Carles Puigdemont azkenean, Espainiako Parlamentura joango ez denik: "Akatsa litzateke joatea".
Nolanahi ere, Kataluniako burujabetza prozesuaren talka gertatzear dagoela adierazi digu Artur Masen aholkulariak. "Galdera ez da talka gertatuko den edo ez. Galdera da talka hori nola kudeatuko den". Eta, hain zuzen ere, hor dago Aranbururen arabera, gako nagusietako bat Generalitatea sostengatzen duten hiru alderdien arteko koalizioa "oso-oso ahula delako".