Itxi

Faktoria

Anoetako estadioa

'Ofizialaz gain, izen komertzial, positibo eta ezaguna izango du Anoetak'

Aste honetan hasi diren lanen xehetasunak eman dizkigute estadio barrutik Iñaki Gurrutxaga alkatetza-kabineteko zuzendariak eta Joseba ibarburu Realeko zuzendaritzako kideak.

  • 21:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Anoeta" izen ofizialari eutsiko dio Realaren estadio berriak, baina, horrez gain, beste babesle baten izena ere gehituko zaio, hitzarmen berriaren baitan. "Izen komertziala, oso positiboa eta ezaguna izango da", zehaztu du Joseba Ibaburu Realeko zuzendaritzako kideak. Iñaki Gurrutxaga Donostiako Udaleko alkatetza-kabineteko zuzendariarekin batera estadio berriko xehetasun teknikoen eta finantzieroen berri eman digute Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Zehaztu dutenez, litekeena da 2017-2018 denboraldiaren hasieran, partidaren bat etxetik kanpo jokatu behar izatea.

Urte luzetako eztabaidaren ondoren, eta, hainbat ahalegin, helegite eta gora-beheren ostean, asteartean ekin zieten Anoetako estadioa birmoldatzeko lanei.  Aurreikuspenak betetzen badira, 2019ko urrirako prest izango da futbol zelai eraberritua: atletismo pistarik gabe, harmailak zelaitik hurbilago daudela, eta orain baino 10.000 ikusle gehiagorentzako lekuarekin; guztira 42.000 lagunentzako lekuarekin. Birmoldaketa egiteko aurrekontua 47 milioi eurokoa da: Realak 33 milioi jarriko ditu, Jaurlaritzak 10 milioi eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 4 milioi.

 

 

 

>