Itxi

Faktoria

Errekaleor

'Zein presio dituen jakin nahi dugu; Urtaranek bortizki aldatu du jarrera'

'Faktoria'ko unitate ibiltaria Errekaleor Bizirik elkarteko kideekin izan da, auzoan bertan: "Bakean utz gaitzaten nahi dugu. Eta aukera legalak badaude"

  • 19:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Auzoa eraitsi egingo dutela iragarri ostean eta auzo horretako bizilagunen ordezkariak Gasteizko udalbatzarrera joango diren egun berean egin du bisita 'Faktoria'ko unitate ibiltariak Errekaleorrera bertara. Errekaleor Bizirik plataformako kideek adierazi dute Gorka Urtaranek zein presio izan dituen jakin nahiko luketela, ez dutelako ulertzen "alkateak izan duen jarrera aldaketa bortitza".

Aurrez izanak dituzte topaketak Urtaranekin, eta hizketan jarraitzeko prest daudela agertu dute, "Errekaleor eraitsita ere, ez baita Errekaleorreko arazoa konponduko". PP ez beste alderdi guztiekin elkartu izan direla jakinarazi dute, eta alderdi sozialistarengan, EAJk gobernukide duen alderdiarengan, "jarrera irekia" ikusi dutela jakinarazi dute.

"Bakean utz gaitzatela nahi dugu. Eta badaude aukera legalak horretarako", esan dute. Alde horretatik, autogestioaren bidetik, euren auzoko dinamikatan jarraituko dutela azpimarratu dute, komunitateko lanak egiten, besteak beste, ortuan. "Guk hemen baditugu baratzeak, eta baratzeak baratzearen gainean egiteak ez du zentzurik", esan dute Udalak Errekaleorrerako duen proiektuaren kontra. "Guk susmoa dugu ez ote den berriz proiektu urbanistikorik martxan jarriko hemen, eta hori aitzakia izatea", amaitu dute.

", amaitu dute.