Faktoria
Psikologoaren kontsulta
'Hipokondria gaixotasuna da, eta landu daiteke'
Garbiñe Agiriano psikologoak hipokondria aztertu digu gaur. Medikuak ezer ez duela esan arren, sintoma fisiko eta psikologiko asmatuak sentitzen dituen pertsona da hipokondriakoa.
-
8:31 min
"Hipokondria gaixotasun bat da, eta sarritan ikusten da", lehenengo hori argitu du Garbiñe Agiriano psikologoak 'Faktoria'n. "Pertsona hauek etengabe gaitz larri baten beldurrez bildu dira. Gaixoak onar dezake beldurra duela, baina ezin du gainditu. Medikuak ondo dagoela esan, arren ez du gaindituko. Gaixorik dagoela uste izateak benetan egon barik mina sentitzea ekar dezake eta antsietatea sor dezake". Ez da txantxa, beraz.
Jatorria misterio handia da, oraindik ez dakigu zergatik gertatzen den. Eta Internet sareak hori areagotu. "Sarean sintomak begiratzea akats handia da, eta hipokondriakoak okerrago bukatzen du". Gehienetan sarri joaten dira medikutara. "Azkenean gaixoa psikologo edo psikiatrara bideratzen duenean familia medikuak, sarri, ez dira psikologoagana joaten, eta jarraitzen dute beste mediku batzuekin; eta, hor, kontua luzatzen da". Baina beste batzuetan, berriz, hipokondriagatik ez dira medikutara ere joaten, "beldurra dutelako gaitz zerrenda larri eta luzea agertuko zaiela, eta hau ere aldaera larria da, azkenean gaitza benetan agertuz gero ez delako garaiz atzemango". Mezu baikorra eman du bukaeran Agirianok. "Hipokondria terapia bidez landu daiteke, ez da erraza baina landu daiteke".
landu daiteke".