Itxi

Faktoria

Miren Arzalluz

'Euskal sortzaileentzat leihoak zabaldu nahi ditugu munduko gune handietan'

Etxepare institutuak "haztea" du helburu Miren Arzalluzen zuzendaritzapean: "herri bezala proiektatzeko aukera ematen diguten dimentsio handiagoko proiektuak bideratu nahi ditugu".

  • 15:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Miren Arzalluz Etxepare institutuko zuzendariak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n azaldu duenez, orain arteko lana sendotu eta hazi egin nahi du datozen urte hauetan: "Jende gehiagorekin lan egin nahi dugu, sortzaile gehiagotara iritsi eta herri bezala proiektatzeko aukera ematen diguten dimentsio handiagoko proiektuak bideratu". Euskal kultura munduan sustatzeko helburu horretan, "euskal sortzaileentzat erakunde, jaialdi eta museo handietan leihoak zabaltzea" izango dute lehentasunetako bat.

Euskara zabaltzeko lanean, berriz, unibertsitateetako sarea zabaltzen jarraitzeko asmoa dute legegintzaldi honetan, "baina ez hain era espansiboan". Arzalluzek adierazi duenez, irakurlego gehiago zabalduko dituzte, baina "prestigiatzea helburu", euskara eta euskal kulturari buruzko nazioarteko ikerlanak bultzatzen ahaleginduko dira batez ere.

dira batez ere.