Itxi

Faktoria

Garbiñe Aranburu, LAB

'Euskal Estaturako bideak prozesu eraldatzailea izan behar du'

LAB sindikatuko idazkari nagusi kargua hartu berritan, 'Faktoria' albistegian izan da Garbiñe Aranburu.

  • 21:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sindikalgintzan aliantzetarako garaia dela uste du LABeko idazkari nagusi berri Garbiñe Aranburuk 'Faktoria'n esan digunez. Estrategia bateratuarekin gauza asko lortu litezkeela uste du baina, elkarlan horretarako "oinarri sendoak izatea ezinbestekoa da", Aranbururen ustez.

Denbora beharko da, bere hitzetan, eta horrekin batera, hainbat puntutan gaur egun dauden desadostasunak gainditzea. Horien artean, negoziazioa ereduarena, ELAk eta LABek hartu duten bidea ez delako kasu guztietan berdina izan. Aldarrikapen sindikalak esparru politikora eramaterako orduan ere, LABeko idazkari nagusi berriak dio, kritikarekin batera, proposamenak egitea derrigorrezkoa dela.

gorrezkoa dela.