Itxi

Faktoria

Hizkuntza ohiturak

'Seme-alabek euskaraz egiteko, gurasoek eredua eskaini dezakete'

Iñaki Eizmendi EBETE ekimeneko kidea izan dugu 'Faktoria'n. "Gurasoek nola lagundu seme-alabek lagunartean euskara erabil dezaten" izeneko hitzaldiak ematen ari da, besteak beste.

  • Iñaki Eizmendi

    Iñaki Eizmendi

    20:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskararen erabilera kezka da gaur egun, bereziki euskaraz dakiten nerabe eta gaztetxoen erabilera ikusita. "Kezka orokortua dago gaztetxoen euskara erabilera dela eta. Irakaskuntzan oso nabarmena eta guraso euskaldunen artean ere gero eta gehiago", nabarmendu digu Iñaki Eizmendik 'Faktoria'n.

Iñaki Eizmendi EBETE ekimeneko kidea da, nerabe eta gaztetxoen hizkuntza ohiturak aztertu eta bertan eragitea helburu duen ekimena da hain zuzen ere. Lehenengo mezua hau eman digu Eizmendik. "Ulertu behar ditugu seme-alaben hizkuntza ohiturak. Egiten dutena logikoa da, inguruan jasotzen dutena da. Hori ulertzetik hasi beharko genuke". Seme-alaben hizkuntza ohituretan faktore ugarik eragiten dute, gaztetxoek eurek kale inkestan esan digutenez. "Etxeko hizkuntza, ingurune hurbileko hizkuntza,  ze hizkuntzetan duten erraztasun gehiago, hizkuntzari zer balio ematen diogun, alegia euskara moderno izatearekin lotzen den…"

Euskaraz egin dezatela agintzea edo euskara balio tradizionalekin soilik lotzea baztertu ditu Eizmendik. "Euskara baliagarria izatea nahi badut seme-alabentzat, niretzat izan behar du baliagarri. Gurasoek euskaraz hitz egiteaz gain, euskaraz ikustea telebista, euskarazko musika entzutea...".

Xehetasun gehiago, 'Faktoria'n eskaini digun elkarrizketan.