Faktoria
Mario Zubiaga
'Globalizazioaren anabasan bada lurraldearen aterpe bila dabilenik'
Lurraldetasunaren liburu zuria lantzen ari da Eusko Ikaskuntza. Ardatz admnistratibo-politikotik harantzago joan nahi dute eta ardatz sozial, politiko, ekonomiko eta baloreena trinkotu.
-
22:15 min
Eusko Ikaskuntzak koordinatuta, aditu talde handi bat lurraldetasunari buruzko liburu zuria lantzen ari da, etorkizunean, auzi horri dagokion zoru komun bat adostea helburu izango duena. Mario Zubiaga talde horretako batzorde zientifikoko arduraduna da, eta lanketa nola egiten ari diren eta nora iritsi nahi luketen azaldu digu 'Faktoria'n.
"Labur esanda", aurreratu du, "globalizazioaren anabasa honetan, euskal lurraldeek duten lekua zein den zehaztu" nahi du lan honek. Zubiagaren arabera, globalizazio horretan badira, lainoan edota arlo pertsonal-teknologian babesten diren herritarrak, baina badira, baita ere, "lurraren, lurraldearen eta komunitatearen aterpea bilatzen dutenak ere".
Hori nola artikulatzen den ari dira lantzen orain. Azaldu duenez, joera izan da, orain arte, lurraldetasunaren eztabaida ardatz administratibo-politikoan zentratzeko, baina Euskal Herrian badira beste ardatz oso inportante gehiago ere: ekonomiko, sozial, kulturalak edo baloreei dagozkienak. "Horiek nola trinkotu aztertzea izango da gure lana".
da gure lana".