Itxi

Faktoria

Hezkuntza

Haziz hazi: 'Beharrezkoa da haurrek giro emozional seguru bat izatea'

Dozena bat eskolak osatzen dute elkartea. Bestelako hezkuntza eredua planteatzen dute, haurrek giro emozional seguru bat izan behar dutela defendatuz. Andrea Lopezek proiektuaren berri eman digu.

  • Argazkia: Haziz Hazi elkartea

    Argazkia: Haziz Hazi elkartea

    11:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dozena bat eskolak osatzen dute Haziz hazi elkartea. Ikastetxe hauek bestelako hezkuntza eredua planteatzen dute, haurrek giro emozional seguru bat izan behar dutela defendatuz. Andrea Lopez Plisti Plasta Natura eskolako kidea da, baita Haziz haziz elkartekoa ere; 'Faktoria'n izan dugu, eta haien proiektuaren berri eman digu.

Azaldu digu elkarte honek defendatzen duela haurra gai dela segurtasunezko giro emozionaletik abiatuta bere gaitasunak garatzeko. Egoera hau lortu ahal izateko haurrek heldua gertu izan behar dutela, epaiketarik egon behar ez dela, emozioen kudeaketa beharrezkoa dela eta haien erritmoa errespetatu behar dela azpimarratu dizkigu beste ezaugarri ugariren artean.

Horrez guztiaz gain, Lopezek nabarmendu du baldintzarik gabeko maitasunaren ideia zabaldu behar dela haurren artean. Hori guztia eta gehiago izan dugu mintzagai 'Faktoria'n.

ai 'Faktoria'n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia