Itxi

Faktoria

Babesleak, futbolean

Futbol jokalarien elastikoak, publizitaterako euskarri

Gero eta publizitate gehiago ikusten da futbol jokalarien jantzietan. Joseba Kamio marketan aditua da, eta teknika honen berri eman digu gaurko 'Faktoria'n.

  • 16:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Futbol jokalarien jantzietan gero eta publizitate gehiago ikusten da, eta Joseba Kamio marketin adituak 'Faktoria'n azaldu dizkigu teknika horren abantailak eta gakoak.

Azaldu digu teknika honek harreman publikoaren estrategiarekin duela lotura, eta ez zuzenean publizitatearekin. Kamiok estrategia hau aldarrikatu du negozio handi zein txikiendako. Marka handiek izugarrizko dirutzak ordaintzen dituzte maila goreneko taldeak babesteko; baina negozio txikiek ere talde lokalak babestea defendatzen du Kamiok.

Estrategia honekin publizitate arruntarekin baino itzulkin gehiago lortzen dituzte enpresek. Mozkin ekonomikoez gain, gizartearekiko konexio emozionala ere lortzen omen dute. Negozio txikien kasuan, gainera, azaldu digu gizartearen partetik jasotzen duten babesa gizarteari itzultzeko modu ona izan daitekeela; eta horrek negozioari eta lekuan lekuko garapenari mesede egingo lioke.

Hau guztia eta gehiago kontatu digu Joseba Kamiok 'Faktoria'n.

ok 'Faktoria'n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz