Faktoria
AUZOLANA
Auzolana, harremanak estutzeko bide
Donostiako Herrera auzoan auzolanean ekintza ezberdinak antolatu dituzte bizilagunen artean harremanak estutzeko. Xenki Berho da auzo elkarteko kideetako bat, eta harekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.
-
13:23 min
Arrobitxulo parkea duela urtebete inguru atondo zuten Donostian, Herrera eta Intxaurrondo auzoen artean. Hala ere, baziren egin beharreko bestelako lantxoak. Azken asteetan elkarlanean aritu dira auzoko eragile ezberdinak, egin beharreko lanak bukatu ahal izateko. Eragile hauen artean Emanhar elkartea, auzo elkarte eta Donostiako Elkarte Islamikoa egon dira. Egindako lanen artean, baratze bat atondu dute, ur putzu bat prestatu dute eta garbiketa lanak ere egin dituzte. Parkean komun publiko bat jartzea ere eskatzen dute, horretarako komun bat jarri dute parkearen erdian eta jendea animatu dute bertan argazkia atera eta sare sozialetan elkarbanatzeko. Xenki Berho auzo elkarteko kideak kontatu dizkigu xehetasunak, 'Faktoria'n.
Honetaz guztiaz gain, azoka solidarioa ere antolatu zuten, eta bildutako dirua Markel Txapeldun ekimenera bideratu da. Auzoak jasan duen eboluzioari zertzelada pare bat ere eman diogu. Altza Donostiako auzoa izan aurretik, herri independentea zen; eta Herrerako inguruak herri horretako parte ziren. Gainera, asteburu honetatik aurrera jaiak ospatuko dituzte auzoan.
Gaurko elkarrizketa aprobetxatu dugu horrez guztiaz hitz egiteko.
z hitz egiteko.