Faktoria
Adarra saria jaso aurretik
Fermin Muguruza: 'Muga inposatuak ditugulako dut gogoko hauek zeharkatzea'
Adarra saria jasoko du Fermin Muguruzak datorren ekainaren 21ean. Sari banaketaren atariko, 'Faktoria'n izan dugu, eta harekin mintzatu gara luze eta zabal.
-
26:10 min
Musikaren Nazioarteko Egunean jasoko du Adarra saria Fermin Muguruzak, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. 20:00ak aldera jasoko du saria, eta osterako, kontzertu berezia prestatu du; Micaela Chalmeta Big Band, emakumez osatutako taldearen laguntza izango du agertokian. Donostia Kulturak ematen duen saria, aurretik, Mikel Laboak, Ruper Ordorikak eta Benito Lertxundik eskuratu dute. Donostia Kulturatik azpimarratu dute "berak beste inork ez bezala erakutsi duela beste jatorri batzuetako doinuak eta eraginak bereganatzeko gaitasuna". 'Faktoria'n izan dugu Muguruza, luze eta zabal hitz egiten.
Haren ibilbideari errepasoa egin diogu gaur goizean; horretarako lagun izan ditugu, beste batzuen artean, Jabier eta Iñigo Muguruza, Ruper Ordorika, Yacine Belahcen eta Xabi Solano. Bere lagun eta familiakoek Ferminekin bizitako anekdotak azaldu dizkigute eta harekin bizitako pasarte gogoangarriak kontatu. Mundu zabalean egindako lana eta emandako kontzertuak ere ekarri ditu gogora Muguruzak.