Faktoria
Eduardo Santos, Podemos
'Partidu heldua eta proiektua daukagula erakutsiko dugu zentsura mozioan'
Podemos-Nafarroako idazkari nagusi den aldetik diputatuak gogoratu du AHTa, laukoaren programa akordioan sartuta dagoela eta, beraz, aldebakarreko erabakiak hartzea konfindatza urratzea litzatekeela
-
10:05 min
Eduardo Santosek, Nafarroako Podemoseko idazkari nagusiak, Mariano Rajoyren kontrako zentsura mozioaren aurkako saioaren atarian hitz egin digu 'Faktoria'n, Madrilgoko Kongrestutik. Diputatuak azaldu du, proposamena aurrera aterako ez den arren, "oposizioa direla, partidu heldua direla eta proiektua" badutela erakutsi nahi dutela.
Lurraldetasunari buruz, proiektu horrek, Espainia estatu plurinazionala dela berretsiko du, eta erreferendumek, adostatukoak eta lotesleak izan behar dutela: "eta horrek Konstituzioa aldatzea esan nahi badu, aldatu egin beharko da". Alde horretatik, Podemos barrutik sektore antikapitalistak Kataluniako galdeketari eskainitako babesari garrantzia kendu dio eta gehitu du, eztabaidak eztabaida, alderdiaren jarrera bakarra eta argia dela. "Adostu gabeko erreferendumek", gehitu du, "bide ez eraginkorra dakarte".
Nafarrako laukoan AHTak sortu lezakeen krisiaz galdetuta, berriz, Santosek ohartarazi du laukoaren gobernu programatikoan sartuta dagoela abiadura handiko trenaren gaia. "Horrek esan nahi du hitzartu egin behar dugula jarrera. Alde bakarreko erabakia hartzea, konfidantza urratzea litzateke", amaitu du.
tu du.