Itxi

Faktoria

Bertsolaritza

Aroa Arrizubieta: 'Hau ez da nire lorpen bat, Araba osoarena da'

Aroa Arrizubieta gasteiztarra da 2017ko Eskolarteko Euskal Herriko Bertso Txapelketako txapelduna. Euskal Herri mailako bertso txapelketa bat irabazten duen lehen arabarra da.

  • 6:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

2017ko Eskolarteko Euskal Herriko Bertso Txapelketako azken agurrean, arabar bat txapeldun izatearen garrantzia aipatu zuen Aroa Arrizubietak eta orain arte kritikatu izan dituztenak aipatu zituen. "Finala bai, baina Arabakoa da, edo hori bertsolaria bai baina arabarra da" bezalako esaldiak entzuten aspertuta dagoela esan digu Arrizubietak 'Faktoria'n eta horri egin nahi izan ziola aurka. Horregatik, argi dio ondorengoa: "hau ez da nire lorpen bat, Araba osoarena da".

DHB 4 amaitu berri duen gazteak bere bertso ibilbidea aipatu digu. "Ikastolan hasi ginen LH5en geundela 14 bat lagun, pixkanaka uzten joan dira baina bik jarraitu dugu eta beste batzuekin elkartzen gara orain". Eskolarteko finalera ´oso lasai´ joan zela esan digu baina badaki aurrerantzean ´presio ezberdina´ izango duela. Hori bai, Aroa Arrizubieta gogoz dago bertsotarako eta Arabaren izena bertsoari ere lotzeko.

ri ere lotzeko.