Itxi

Faktoria

Errefuxiatuak

Hiru segundoero, iheslari bat

Munduan ia 66 milioi desplazatu eta errefuxiatu daude. Gurean, biztanleriaren % 0,02 baino ez dira. Italia eta Greziako errefuxiatuen kuotatik 75ren bat iritsi dira Hego Euskal Herrira.

  • 4:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Errefuxiatuaren Mundu Eguna da gaur. Hondamendi naturalak, goseak, gerrak edo jazarpenagatik euren herria, ihesi, utzi behar izan dutenak gogora ekartzeko eguna. Ia 66 milioi dira munduan, datuak biltzen hasi zirenetik zenbatu den kopururik handiena da hori.

Hiru segundoero lagun batek uzten du bere jaioterria. Desplazatuak eta errefuxiatuak batuta, munduko 20. herrialde populatuena osatuko lukete gaur egun, Erresuma Batuaren aurretik, adibidez.

Siriak jarraitzen du izaten mundu osoan iheslari gehien dituen herrialdea. Iaz, 12 miloik alde egin zuten etxetik Sirian, biztanleriaren 2 herenek. Horietatik asko Europarako bidea egiten ari dira oraintxe.

2015ean, 160.000 errefuxiatu hartzeko kuotak ezarri zituzten Europako agintariek, baina ez dira hitz emandakoa betetzen ari. Ehuneko 13ri baino ez diete aterpea eman.

Jone Larrañagak bildu ditu zenbakiak eta ahotsak, 'Faktoria' saioko erreportajean.

 

ajean.