Faktoria
Ez, beti da ez
Emakumeen etxeak: Gizarte matxistaren aurrean indartzeko gune bat
EITB taldeak Ez, beti da ez kanpaina jarri du abian uda honetan. Kanpaina horren barnean, emakumeen etxeak ezagutu nahi izan ditugu.
-
14:15 min
Emakumeen etxeak ugaritu dira azken urteotan, baina zer dira zehazki? Donostiakoa 2010ean jarri zen martxan. Silvana Ostiza Donostiako emakumeen etxeko koordinatzailea eta Irene Ormazabal berdintasun teknikariak eman dizkigute azalpenak 'Faktoria'n.
Emakumeen etxearen distribuzio eta zerbitzu ezberdinak aipatu dizkigute. "Behean sotoa, harrera eta gela handi bat, polibalentea deitzen zaion. Goian berdintasun saila eta beste gela bat. Asko dira ematen diren zerbitzuak: juridikoa, psikologoaren laguntza, tailerrak, bestelako galdera orokorretarako zerbitzua, sexualitateari buruzko informazioa gaztetxoei begira…". Edozein emakumek erabil ditzake zerbitzuak. “Emakume adina profil daude eta guztiek erabiltzen dituzte bertako zerbitzuak. Etxe hau ezingo litzateke ulertu militantzia gabe, jende askok ordu asko sartzen dute etxeak funtziona dezan”.
Emakumeen etxeen garrantziaz galdetuta, “erabateko garrantzia dute horrelako guneek, ezinbestekoak dira formazioa eta ahalduntzea, gizarte matxista honi aurre egiteko”. Ertz ezberdinetatik erreparatu diogu erreportajean.
erreportajean.