Itxi

Faktoria

Atzerriko hizkuntzak

'Ingelesez aritzeko antsietate handia dute gure uniberstitate ikasleek'

Katalunian atzerriko hizkuntza gaitasuna derrigortu egin asmo zieten unibertsitate ikasleei. Atzeratu egin dute neurria. Gure unibertsitateko ikasleen ingeles mailaz aritu gara.

  • 15:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Javier Oiartzun Mondragon Unibertsitateko irakasle da eta eskolaz eskola aritzen da orientazio lanean. Jasone Zenoz Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoen katedraduna da EHUn eta eleaniztasunean aditu. 'Faktoria'n, biak bat etorri dira gure unibertsitate ikasleek gero eta ingeles maila altuagoa dutela azpimarratzerakoan. Hala ere, uste dute, unibertsitate titulua eskuratzeko atzerriko hizkuntza egiaztatu behar izatea ez litzatekeela egokia izango.

Hori da, hain zuzen ere, Katalunian zabalik duten aukera. Atzerriko hizkuntzako B2 maila (first edo hizkuntz eskolako 5. mailaren parekoa) derrigorrez egiaztatu behar zuten 2014-2015ean matrikulatutako ikasleek, baldin eta titulua eskuratuko bazuten. Baina joan den astean erabaki hori lau urtez atzeratzea erabaki du Kataluiniako errektoreen batzordeak.

Jasone Zenozen arabera, Europako herrialdeekin alderatuta "oinarri diferenteetatik" abiatzen dira ikasleak eta ezinezkoa da pentsatzea hemen Europako neurri berak jarri daitezkeenik indarrean orain, "aurrerapausu handiak egiten ari diren arren". Hemen, eskola barruan jakintza maila dexentekoa dagoela iritzi diote bi irakasleek, baina, praktikan, ingelesez jardutea kostatzen zaiela gehien. "Antsietate handia dago ingelesez aritzeko", esan du Zenozek.

an du Zenozek.