Itxi

Faktoria

Nerabeak jokoan

'Teknologiak eskaintzen duen anonimotasunak gazteak jokora bultzatzen ditu'

Ana Estevez ikertzaileak nerabeek jokoarekiko duten jarrera ikertu du.

  • 16:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ana Estevez ikertzaileak nerabeek jokoarekiko duten jarrera ikertu du. Gaur goizean Euskal Herriko gazteek jokoarekiko duten erlazioaren berri eman digu 'Faktoria'n. Estevezek azaldu digu asko aldatu dela apustuzaleen profila. Taberna zulo batean jokatzen zuen gizonaren ordez, gaur egun, nerabeak dira gehien jokatzen dutenak. Jokorako mendekotasuna duen pertsonaren profila, gaur egun, mutil gaztearen da, eta adizioa denbora gutxian eskuratu duena. Nerabeek aisialdirako metodo gisa erabiltzen duten arren, adizio bihurtu daiteke, mendekotasuna sortzeraino.

Azken urteotako teknologiaren barneratzeak asko erraztu du nerabeek jokorako duten aukera. Estevezek azpimarratu du teknologiek eskaintzen duten anonimotasunak errazten duela mundu honetarako gazteen sarrera. Gainera, jokoen eskaintza askoz ere zabalagoa da orain; kirol apustuek eta pokerrak erakartzen omen dute gehien gazteen arreta.

Jokoa normalizatutako praktika gisa ikusten ei dute nerabeek, inguruan hori ikustea ohikoa zaielako. Hala ere, ondorioak larriak izan daitezke. Mendekotasunaren ondorioen artean, eskola porrota azpimarratu digu Estevezek.

digu Estevezek.