Faktoria
Proiektu berritzailea
Garun paralisia dutenak ikastetxeko bizitzan txertatuz
Garun paralisia duten ikasleak hartzeko ekimen berritzailea martxan dago Andoaingo La Salle Berrozpen eta bertan izan da Faktoria.
-
17:00 min
Hontza gela deitzen diete Andoaingo La Sallen garun paralisia duten ikasleentzat gelari. Baina ikasle bakoitza gela arrunt bateko kide ere bada, eta bere adin bereko beste ikasleekin nahasten da beste ordu batzuetan. Mertxe Zapian zuzendariak hasierako beldurrak aipatu dizkigu 'Faktoria'n: "Beldur pixka bat izan genuen, 7-8 urterekin txikiak ziren eta beste ikasleek ulertuko ote zuten edo ez… Ezuste atsegina izan da nola bat egin duten elkarrekin nola jolasten duten ikustea" azpimarratu du.
Lehen hezkuntzan oinarritutako proiektua izan arren, bere eragina zabalagoa izan da: Batxilergoko hainbat ikasle txandaka egoten dira garun paralisia dutenekin bazkal orduan. Esperientzia horren berri ere eman digute ikasleek eurek. Xehetasun guztiak Gorka Otaegiren erreportajean.
erreportajean.