Faktoria
Uraren kalitatea
Iñigo Goñi: 'Horrelako kasuen berri izateak beldurra sorrarazten dizu'
Bilboko itsas adarreko uraren kalitatea ezbaian dago azken egun hauetan. Leptospirosis izeneko bakteriarekin kutsatu ziren hiru gizonezko maiatzeko triatloian parte hartu eta gero.
-
5:30 min
Bilboko itsas adarreko uraren kalitatea ezbaian dago azken egun hauetan. Leptospirosis izeneko bakteriarekin kutsatu ziren hiru gizonezko maiatzeko triatloian parte hartu eta gero. Iñigo Goñi igerilariak 'Faktoria'n azaldu digu horrelako albisteek kezka eta beldurra sortzen dutela.
Kontatu digu horrelako proba bat antolatu aurretik uraren kalitateak bermatuta egon beharko lukeela. Errekan barreneko zeharkaldietan ezin omen da gorputz osoa estaltzen duen jantzirik erabili, eta beraz, azala urarekin betiereko kontaktuan dago. Horrek sortzen du nolabaiteko larritasuna igerilarien artean; Goñik esan digu beti egoten dela errekan ur zikin egongo ote denaren zalantza. Hala ere, horrelako kirol proba baten aurretik uraren kalitatea neurtu beharko litzatekeela uste du.
Aste honetarako Bilboko itsasadarrean aurreikusita zegoen zeharkaldia bertan behera gelditu da, uraren kalitatea ezin delako bermatu.
delako bermatu.