Faktoria
Iñigo Iruin
'Gehiegikeria bat da epaiketan akatsak izan direla esatea'
Epaimahaiak Julen Serrano 13 urteko haurra aitak hil zuela nola eta zein azkar ebatzi duen ikusita, erakunde horren gaineko susmoak uxatzeko inflexio puntua izatea espero du akusazioko abokatuak.
-
9:49 min
Iñigo Iruin abokatuak zinpeko epaimahaiaren aldeko defentsa sutsua egin du 'Faktoria'n, Julen Serranoren hilketari buruzko ebazpena jakin ostean. "Herritarrek botere judizialaren jardueran parte hartu dezakete eta parte hartu behar dute", esan du. "Zinpeko epaimahaia demokraziarako derrigorrezko instituzioa dela" defenditu du eta, ildo horretatik, atzoko ebazpena hain ondo eta azkar ebatzi izana "erakunde honen gaineko susmo txarrak uxatzeko, inflexio puntua" izango den esperantza agertu.
Miguel Castells defentsa abokatuak akats prozesalak izan direla esanez egindako salaketa ez dela "bidezkoa" iritzi dio, argudioak jaso arte itxaron behar dela zehaztu duen arren: "Akusatuaren defentsa eskubideak errespetatu dira, eta magistratuak ardura berezia izan du prozeduran zehar oinarrizko eskubiderik urratu ez zedin eta beraz, gehiegikeria bat da une honetan hori esatea".
Iruinentzat erronka berezia izan da epaiketa hau, zuen zailtasun tekniko eta karga emozionalagatik, eta baita ere, defentsa abokatuarekin zuen aspaldiko lagun-harremanagatik ere. "Azken hiru aste hauetan parentesi bat egitea erabaki nuen adiskidetasun erlazio horretan. Orain parentesi hori itxi dut", esan du.
dut", esan du.