Itxi

Faktoria

Aztertzaileen greba

Iban Peñakoba: 'Kolapsoa dago gida baimena ateratzeko'

Peñakoba auto eskolako arduradunarekin hitz egin dugu aztertzaileen greba sortzen ari den ondorioen inguruan. Astean bi egunetan soilik egiten dituzte azterketak, lanuzteen ondorioz.

  • 10:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ehunka lagun gida baimena ateratzeko azterketa egiteko zain daude. Egoera astez aste okertzen ari da. Aztertzaileak soldata igoera eta, bereziki, aztertzaileen kopurua handitzea eskatzeko lanuzteak ari dira egiten. "Jubilatu direnak ez dituzte ordezkatu eta aztertzaileen kopurua gutxitzen joan da urtez urte", azaldu digu Iban Peñakoba Arrasateko Peñakoba auto eskolako arduradunak 'Faktoria'n. Lanuztearen ondorioz azterketak noiz izango diren programatzea oso zaila dela dio. "Negoziazioak ez direla apenas mugitu bi aldeen artean eta okerrenean ipinita uztaila osoa greban egongo dira. Kolapsoa dago gaur egun eta gero eta handiagoa egingo da", nabarmendu du.

Auto eskolentzat egoera ez dela erraza dio Peñakobak. "Jendea prestatzen duzunean geratu edo itxaron arazi egin behar diozu ez duzulako modurik azterketa egiteko, hori gertatzen ari da". Peñakobak, dena den, argi utzi nahi izan du ulertzen duela aztertzaileen lanuztea. "Duela bi urte egin zuten beste lanuzte bat eta orduan agindutakoa ez du bete gobernuak, eta ulertzen dut planto egitea. Aztertzaile oso gutxi daude eta egoera honetan ez dago jarraitzerik".

Egoera honen ondorioak zuzenean jasotzen dituzten ikasleekin ere hitz egin dugu 'Faktoria'n.

gu 'Faktoria'n.