Faktoria
Alkateari elkarrizketa
Zarauzko alkatea: 'Segurtasun neurriak areagotzea adostu dugu'
Xabier Txurruka, Zarauzko alkateak herrian izandako ustezko sexu erasoak salatzeko mobilizaziora deitu du. Segurtasun sailarekin bilera egin ostean segurtasun neurriak areagotzea adostu duela esan du.
-
4:24 min
Xabier Txurruka, Zarauzko alkateak herrian ostegun goizaldean izandako ustezko sexu erasoa salatzeko mobilizaziora deitu ditu herritarrak. Segurtasun sailarekin atzo bilera egin zutela adierazi du, eta batzarraren ostean segurtasun neurriak areagotzea adostu dutela iragarri du.
Zarautzen ez dagoela puntu beltzik dio, edonon gerta litekeela, eta gizartea adi egon behar dela, eta edozein eraso saihesteko hartu beharreko neurriak hartuko dituztela dio.