Itxi

Faktoria

Carlos Totorika Faktorian

'Miguel Angel tirokatu zutela kontatzerakoan izu aurpegiak ikusi nituen'

ETAk Miguel Angel Blanco, alderdi popularreko Ermuko zinegotzia bahitu zuela 20 urte bete diren egunean, Faktorian izan dugu Carlos Totorika, Ermuko alkatea.

  • 5:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Carlos Totorika, Ermuko alkate sozialistarentzat, ahaztu ezinak dira orain dela 20 urte herrian bizi zituenak. Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hil arteko egunak gogoan izan ditu Euskadi Irratiko 'Faktoria albistegian' eta bereziki gogorrak egin zaizkio, hautetsi popularra tirokatuta aurkitu zutela kontatzerakoan ikusi zituen aurpegiak gogoratzea: "izu aurpegiak espero nituen baina, oso gogorra izan zen. Goyaren kuadro baten itxura hartu nion, esperpentoa izan zen, ezin genuen hitz egin".

Hura izan zen, Ermuko alkatearen iritziz, unerik latzena.

 

 

 

>