Faktoria
Faktoria
Bertsolaritzaren eskola zaharra eta berria
Bertsolaritzaren zaharra eta berria elkartu ditugu 'Faktoria’ saioan. Patxi Etxeberriak 60 urte eman ditu oholtza gainean, Ane Labaka duela gutxi igo da agertokira.
-
22:18 min
Ane Labakak eta Patxi Etxeberriak elkar elikatzen dute; gaztea da Labaka, esperientziaduna Etxeberria. 87 urte betetzear dela utzi ditu plazak Etxeberriak, eta Esan digu bere molde propioa duen bertsolaria dela, bertsokera zaharrera ohitua. Gazteen artean bere burua ikusten ez duelako hartu ei du erabakia; hala ere, burua ondo duen bitartean, bere bizitza bertsolaritzari eskainiko diola argi utzi digu.
Labaka beste belaunaldi bateko gaztea izan arren, Etxeberriaren agurrean zeharo hunkitu zela aitortu zigun. Bertso eskolen eginkizunaz eta bertsoak izan duen bilakaeraz hitz egin dugu biekin.