Faktoria
Faktoria
Iñaki Elortza 'Txapas', 25 urte San Ferminak uhinetara ekartzen
Elortzak 25 urte daramatza Euskadi Irratian San Ferminetako berriemaile gisa. Berarekin egin dugu azken mende laurden honetako errepasoa.
-
29:01 min
Egindako lanaz eta bizi izandako pasarteez mintzatu gara 'Faktoria' saioan Iñaki Elortzarekin. Kontatu digu hamaika urte zituenetik hamazazpiak bete zituen arte Iruñean bizi izan zela. Urte haiek konexio berezia sortu zuten haren eta hiriaren artean. Azpeitiarra izanagatik ere, Nafarroako hiriburuarekiko badu lotura berezia.
Duela 25 urte hasi zen 'Txapas' San Ferminetan lanean. Egunean zehar konexio ugari egiten ditu, eta horrek beste dibertimendu batzuetarako denbora kentzen diola azaldu digu. Bere konexioak bereziak egiten saiatzen da; beste komunikabide batzuek emititzen ez duten edukiak helarazten dizkigu egunero. Esaterako, ekartzen du Euskadi Irratiko uhinetara goizean goizeko bandaren Diana.
Festetan momentu berezi ugari daude. Diana ez ezik, santuari eskaintzen zaion jota nabarmendu digu. 25 urte hauetako jardunak lagun asko egitea ahalbidetu omen dio eta momentu berezi asko bizitzeko aukera ere izan ei du.
Bere ezizen ezagunaren jatorria ere argitu du 'Faktoria' saioan.
ktoria' saioan.