Faktoria
Faktoria
'No Size Ladies'ak itxura fisikoaren hipokresiaren inguruan
Marina Gallastegik eta Irati Gaztelurrutiak batzuek itxura fisikoaren inguruan erakusten duten hipokresiaren inguruan hitz egin digute.
-
17:07 min
Telebistako aurkezle baten kasutik abiatu dute kontakizuna. Lodiaktibismoaren inguruan emakume honen jarrera aldatu izanarekin ez daude ados 'No Size Ladies'ak. Gizentasunaren aldeko jarrera erakusten duen arren, emakumeak argal dezaten liburu bat argitaratu du.
Gainera, lodiaktibismoaren aldeko jarrerara are eta nabarmenagoa erakutsi du aurkezle honek azkenaldian, berak 60 kilo argaldu ostean. Gallastegik eta Gaztelurrutiak jarrera hipokrita samarra dela uste dute.