Faktoria
Eneko Andueza
"EAJrekin dugun itunak bidea ixten dio Kataluniako bidea hemen egiteari"
Eneko Andueza PSE-EEko Gipuzkoako bozeramalea eta Eusko Legebiltzarreko bozeramale ondokoa Euskadi Irratiko 'Faktoria' albistegian izan da.
-
Eneko Andueza PSE Faktorian
19:32 min
PSOEren idazkari nagusi kargua bigarrenez eskuratu zuenetik, Pedro Sanchez buruzagi sozialistak Konstituzioa erreformatzeko proposamena defendatzen entzun dugu. Iñigo Urkullu lehendakaria eta Andoni Ortuzar jeltzaleen presidentearekin egitekoa duen bileran, erreforma egingo lukeen batzordea osatzeko babes lortu nahi du PSOEko arduradun nagusiak. Eneko Andueza Gipuzkoako PSEko idazkari nagusi berriak 'Faktoria'n adierazi duenez: "Jeltzaleek zeresan handia dute gai horretan" bereziki, kontuan hartuta, Katalunian sortu den egoera bideratzen lagundu dezakeela.
Generalitatea eta Moncloaren arteko aurrez-aurrekoari irtenbidea emateko "elkarrizketa" eskatu du Anduezak, nabarmenduz, Euskal Autonomia Erkidegoan ez dela egoera horretara iritsi Euskadin "sozialistek jeltzaleekin sinatu duten koalizio itunari esker", dio. Aurrera begira, Anduezak adierazi du Estatutuak jasotzen dituen eskumenak aldarrikatuko dituztela "guztiena", eta legealdia amaitu aurretik, Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldetik Estatutu berri baten zirriborroa aterako den itxaropena nabarmendu du.