Itxi

Faktoria

kosmetika

Zein toxiko dituzte kosmetikoek?

Gorabehera hormonalak eta azaleko arazoak. Kosmetikoek kutsatzen gaituzte; egunero, 12 produktu erabiltzen ditugu, alegia, 160 osagai baino gehiago. Garbiñe Larrea naturopatak argibideak eman dizkigu.

  • 17:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kremak, desodoranteak, xaboiak. Egunero-egunero, bataz beste, 12 produktu erabiltzen ditugu eta horietako askok azala gainditu eta gorputza kutsatzen digute; gainera, osagai asko metatu egiten zaizkigu gorputzean. Garbiñe Larrea naturopatarekin aztertu ditugu krema horietako askok izaten dituzten osagai toxikoak. Ildo horretan, kontuan hartzeko hainbat irizpide eman dizkigu, hala nola, etiketak begiratu eta lehendabiziko bost osagaiak aztertzea. Besteak beste, eguzkitako kremak ondo aztertu behar genituzke erosi aurretik.