Faktoria
Juan Sebastian Elkano
Juan Sebastian Elkanoren mundu-biraren 500. urteurrena
2019tik 2022ra ospatuko da Elkanoren mundu-biraren 500. urteurrena. Data berezi hau aprobetxatuz haren figura ekarri nahi izan dugu gogora.
-
26:03 min
Ekitaldiak antolatzeko fundazio berri bat jarri dute martxan elkarte ezberdinek. Getariako Udalak, Urola Kostako mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatu dute ‘Mundubira 500 Elkano fundazioa’.
Gaur goizeko irratsaioan Xabier Alberdi historialariak kontatu digu itsasgizon getariarrak izan zuen eragina. Ekonomikoki zein gizarte ikuspegitik bira hark izan zuen errepasoa egin digu.