Faktoria
HANDIA
Jon Garaño eta Aitor Arregi, film ‘Handi’ baten zuzendariak
Pasa den astean jakin genuen zinemaldiko sail ofizialean lehiatuko dela ‘Handia’ filma. Zuzendariek filmaren grabazioaren inguruko sekretuak eta pasarteak argitu dizkigute ‘Faktoria’n.
-
29:28 min
Arregik eta Garañok filmaren produkzioaren inguruko misterioak argitu dizkigute. Kontatu digute, produkzio osteko fasean daudela oraindik; baina ez dute zalantzarik filma zinemaldirako prest izango dela.
Migel Joakin Eleizegi izan zen Altzoko Handia; hala ere, askok uste dutenaren kontra, ez da haren pelikula biografikoa izango. Eleizegi anaien pasarteak kontatuko ditu pelikulak, benetako eta fikziozko elementuak nahastuz.
Aurre estreinaldia zinemaldian izango den arren, urriaren 20an iritsiko da pelikula zinema aretoetara. Hala ere, gaur goizean aurrerapen txiki bat egin digute zuzendariek ‘Faktoria’n.