Itxi

Faktoria

EKIMEN BITXIA

Arte lan iragankorrak, herri mugimenduen erantzun gisa

Festa giroan, 48. murala margotuko dute gaur arratsaldean Zumaiako Erribera kalean. Ohitura bihurtu da kale horretako horman muralak margotzea, udalak hauek ezabatu ostean.

  • 5:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Axier Lopez da ‘Kalea guztiona da’ ekimeneko bultzatzaileetako bat. Kalearen erabilera herritar guztien esku egon beharko lukeela aldarrikatu du; aldarrikapen horretan kokatzen da muralak margotzearen dinamika. Orain arte, mota guztietako artelanak margotu dituzte: aldarrikatzaileak, musikari eskainitakoak, pelikuletan oinarritutakoak…

Zumaiako udaletik adierazi digute gisa honetako margolanak egiteko baimena eskatu beharra dagoela, eta ‘Kalea guztiona da’ ekimenak ez dituela eskatzen.