Faktoria
Faktoria, Euskadi Irratia
Zierbenako polizioiak: Kosta ala kosta, Erresuma Batua helburu
Zierbenako portuan Erresuma Batura iritsi nahian dozenaka migratzaile gazte daude. Portsmouth-era doan ferryan sartu eta polizoi gisa noizbait heltzea amesten dute. Euren errealitatea ezagutu dugu
-
24:25 min
Zierbenako portuan, Erresuma Batura iritsi nahi duten dozenaka migratzaile gazte daude. Bilbo eta Portsmouth lotzen dituen ferryan gauez sartu eta polizoi gisa Erresuma Batura noizbait heltzea amesten dute. Saiakera eta saiakera artean, Zierbena dute kokaleku. Iratxe Etxebarria lankideak euren errealitatea bertatik bertara ezagutu du: euren ibilbidea, egoera, arrazoiak…
Aurten dagoeneko 1800 gaztek egin dute ferryan Erresuma baturako bidea, iaz urte osoan egin zutenen bikoitza da hori. Xandra Acosta Zierbenako Ongizate zinegotziak esan digunez, elkarbizitza ona da eta ez dute arazorik eragiten. Zierbenak ordea, 1500 biztanleko herri txikia izaki, ez du hauei laguntzeko baliabiderik. Horregatik beste erakunde batzuetara jo dute laguntza eske.