Faktoria
Faktoria, Euskadi Irratia
Asier Pereda: 'Badirudi ordenantzak Euskadiko turismo-legea urratzen duela'
Aparture, Euskadiko etxebizitza turistikoen elkarteko presidenteak, Asier Peredak, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan adierazi du kontraesanak dituela testuak eta eurei kalte egitea duela helburu.
-
8:10 min
Aparture, Euskadiko etxebizitza turistikoen elkarteko presidentea, Asier Pereda 'Faktoria' saioan izan da. Eta bertan esan duenez, euren lehentasuna Apartureren zenbat pisu legez kanpo geratuko liratekeen ala ez aztertzea da. Gehiegizkoa baldin bada, bereziki kalte egingo lieke egun gauzak behar bezala egiten dituztenei.
Neurriak hartzea egoki ikusten dute, baita legeak egiteko beharra ere. Elkarrekin lan egiteko beharra, beraz, begi onez ikusten dute. Dena den, etxebizitza turistikoen kopurua murriztu arren, hotel berriak zabalduez gero, turismoak gora egiten jarraituko du. Eta turismo jasangarri baten aldeko apustua egiten dute eurek ere.
Beste elkarte batzuekin elkarlanean hasiko dira alegazioak prestatzeko. Esanguratsu eta harrigarritzat jo du Jaurlaritzak zituen datuak azken hilabetean aldatu izana eta pisu turistikoen datuak gora egin izana. 1.200 pisu erregistratuta izatea ikaragarritzat jo du. Euren ustez, horrek esan nahi du jendeak gauzak legez egin nahi dituela.
n nahi dituela.