Itxi

2017/09/05

11:26

Faktoria

24 ordu oinutsik martxan!

Xabier Salillas: "Gehien entrenatu behar dena da burua"

Erronka berria ezarri dio Hernaniko ultrafondistak bere buruari: 24 orduz zintan oinutsik martxan jardutea, Juleneren Festan, gaixotasun arraro bat duen Julene Beldarrain Murillo gaztearen alde

  • 10:27 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hilaren 15ean eta 16an Juleneren Festa ospatuko dute Astigarragan. Julene Beldarrain Murillo gaztearen kasua ikusarazteko festa da. Julenek gaixotasun arraro bat du, 11 urterekin diagnostikatu zioten. Astigarragako bi neska gaztek, Amaiurrek eta Leirek, Juleneren kasua eta gaixotasun arraroak ikusarazteko festa antolatzea pentsatu dute.

Festan denetarik izango da: bazkaria, tailerrak, kontzertuak, kirol-probak… Eta, hain zuzen ere, Xabier Salillas Hernaniko ultrafondistak oinutsik zinta gainean martxan 24 ordu segidan egingo ditu, Juleneren alde. Oinutsik, orain arte, ez du inoiz horrelako probarik egin. Beste erronka batzuk egina da, esaterako, zazpi egunez jarraian zintan korrika egitea, baina, beti, zapatilak jantzita. Urte osoa darama entrenatzen hilaren 15eko erronkarako. Dietista batek jan-edanak milimetrora kontrolatzen dizkiola ere kontatu digu Salillasek. Proba oso gogorra izango dela ziur da, baina gorputzaren entrenamenduaz gain, burua entrenatzea da erronka handia. Entzun hemen!

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;