Itxi

Faktoria

Nogen

'Eszenatokira igotzen gara gure sentsazioak biluztera'

Markel Idigoras eta Alex Irazusta Donostiako Nogen musika taldeko kideekin berbetan egon gara haien ibilbide hasi berriaz.

  • 23:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Musika munduan lehen urratsak ematen ari dira Nogeneko bost neska-mutilak. Haien musika entzun orduko giro ona eta alaitasunezko irribarrea zabalduko zaizu, zalantzarik gabe.

Nogen izena danieratik datorren hitza da. Bilutsik esan nahi du. Markel Erasmus bekaldian Danimarkan egon zen eta handik sortu zen taldea sortzeko ideia. Hasiera batean bere ukelelearekin bakarrik, eta gero, gitarra, baxua eta bateriarekin. Momentuz iraupen motzeko lehen diskoa argitaratu dute, Lys (Argia esan nahi du, danieraz) izenekoa. Baina kontzertuak ere hasi dira eskaintzen eta badute hamabi bat kantako errepertorioa kontzertuetarako. Haien izenak esaten duen moduan, “eszenatokira igotzen gara gure sentsazioak biluztera”, Markel Idigorasek adierazi digunez. Entzun hemen!