Itxi

Faktoria

Arnaldo Otegi

'Norekin dago EAJ? Katalanekin edo komunikabideak ixteko prest daudenekin?'

EH BILDUko koordinatzailearen ustez, Kataluniako prozesuak ez du atzerabueltarik. Madrilen estrategia bakarra Guardia Zibila erabiltzea dela iritzi dio.

  • 21:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailearen ustez, kataluniarrek "emozionalki deskonektatu" dute jada Espainiarekin eta autodeterminazio prozesuak ez du atzera bueltarik. 'Faktoria'n egindako elkarrizketan esan du, era berean, Espainiako Gobernuak ez zuela uste puntu honetaraino iritsiko zirenik, eta uste du Madrildik inprobisatzen ari direla: "Guardia zibila erabiltzea dute estrategia bakar".

Alde horretatik, galdera egin dio EAJri bere posizionamenduaz: "Argitu behar dute norekin dauden, Kataluiniako insitituzioekin eta herritarren gehiengoarekin edo komunikabidean istera ausartzen diren Guardia Zibilarekin". EHBilduko koordinatzaile nagusiak uste du, 2bere oinarrien eta historiaren aurka" ari dela EAJ Madrilgo gobernua sostengatzen eta zuzendu beharra daukala jarrera hori.

Otegik uste du Mariano Rajoyren gobenuaren kontrako benetako zentsua mozioa Kataluniak aurkeztu duela, eta bide hori sostengatu eta 78ko erregimenarekin hausteko beharra aldarrikatu du. Euskal Herrian antzeko bidea jarraitzearen aldeko jotzen dute.

 

dute.