Itxi

Faktoria

Maria Solana bozeramalea

'Beldur handia ematen digute politikaren judizializatzeko pausoek'

Maria Solana, Nafarroako Gobernuko bozeramaile eta Hezkuntza kontseilariak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du kezka handiz begiratzen diotela Kataluniako subirautza prozesuan gertatzen ari den.

  • 18:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Orain arte ez du publikoan Katalunian gertatzen ari denari buruz iritzirik eman Nafarroako Gobernuak baina, urriaren bateko erreferenduma ate-joka dugunean, Maria Solana gobernuko bozeramaileak aitortu du kezka handiarekin begiratzen diotela Mariano Rajoyren gobernuak hartu duen bideari. "Politika judizializatzea jotzen duten ekimenek beldur handia" sortzen diela esan du 'Faktoria'n Solana bozeramaileak, gaineratuz, Espainiako administrazioak eztabaidarako tartea "ez duela behar bezala agortu".

Nafarroako gobernuari dagozkion gaietan, une honetan Iruñeak bi auzi zabalik ditu:  abiadura handiko trenaren eztabaida eta hitzarmen ekonomikoaren negoziazioa. Trenaren auzian, Maria Solanak UPNri leporatu dio proiektua esku hartzeko asmoa: "sustapen ministerioarekin batera Madrilgo bulego batean proiektua diseinatzen ari da UPN", Solana bozeramalearen hitzetan, proiektua baldintzatzeko.

 

tzeko.