Itxi

Faktoria

Forum Filatelico

Antonio Olaizola,iruzurraren biktima:'Gu bakarrik utzi gaituzte bazterrean'

Forum Filatelicoko iruzurrak harrapatu zuen.  Entitate finantzieroek gomendatuta aritu zirela kontatu digu eta, beste antzeko kasu batzuen aldean, eurak bakarrik utzi dituztela irtenbiderik gabe

  • 3:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur hasiko da Auzitegi Nazionalean epaitzen "Forum filatelico" kasua, fiskalaren arabera estatuan egin den piramide erako iruzur handiena. Aurrezle txikiak erakarri zituen Forum Filatelicok 27 urtetan zehar. 2006an auzitegiek interbenitu ostean, ia 300 mila kaltetu izan ziren, 10 mila inguru Euskal Herrian. Antonio Olaizola da horietako bat, beste asko bezala, aurrezle txikia. Zoritxar bat tarteko diru dezente jaso zuten eta hura non inbertitu galdezka iritsi ziren Forum Filatelicora, itxi baino urte batzuk lehenago izan zen hori. Baina Olaizolak 'Faktoria'n argi utzi nahi izan du ustez zekitenek gomendatuta iritsi zirela bertara.

Ezin ahaztu 2002an Espainiako Ekonomia Ministerioak berak gomendatu zuela Forum Filatelicon inbertitzea. Eta horrela, ia denentzat, ezustean iritsi zen 2006ko maiatza, hotzikara batekin gogoratzen du Olaizolak telefonoz deitu eta poliziak Forum hartu zuela esan zioten eguna. Oso kritiko da erakunde publikoekin, izan ere hau behin eta berriz esan digute, ordura arte aurreztaileei zintzo ordaintzen zieten agindutakoa eta itxierak nolabait ezer gabe utzi zituen. "Denek kobratu genuen beti", dio.

Fiskalaren arabera ordea, beti kobratzearen arrazoia ez zen negozioa, zigiluen salerosketarena ez zen errentagarria, piramide erako iruzurra zen, alegia, jende berria behar zuten etengabe eta hark jarritako diruarekin ordaintzen zietela aurrekoari.

Administratzaile konkurtsalak ia hiru mila miloiko zuloa atzeman zuen enpresaren kontuetan. Eta ordutik 11 urte pasa joan dira, luze oso luze. "Hainbeste esperantzat izan eta gero diru guztiak hankaz gora joan ziren. Eta inork ez du erantzunik eman. Oso luze joan da eta esperantza gutxi daukagu", adierazi digu Elorzak.

Erakundeekin haserre egotearen beste arrazoi bat beste kasu batzuen aldean BAZTERTUAK sentitu direla. Eurekiko tratua esaterako  preferentistek izan duten tratuarekin oso ezberdina izan dela uste du Antonio Olaizolak, Mariano Rajoy egungo espainiako gobernu buruak presidente izan aurretik  irtenbidea agindu ziela salatu du baina bero haizeak eraman zuela hitza.

Politikariei zuzenduta, irtenbideren baten proposamena jaso nahi luke,  "gu bakarrik gara bazterrean utzi gaituztenak".

;">